Aittola – Xoxote igoera (930m)
Ordu t’erdian Urola bailarako ikuspegiaz gozatzeko mendi buelta bikaina
Haurrekin mendira igotzeko plan baten bila bazabiltza, hemen duzu txango aparta.
Izarraitz mendikatean, geroz eta familia gehiagok egiten duen ibilaldia da, Xoxotera iristeko bide motzena eta errezena.
Informazio orokorra:
- Iraupena 1 ordu 30′
- Zailtasuna: Erraza
- Distantzia: 4km
- Desnibela: 280m
Nola iritsi?
- Attolako aparkalekutik zuhaitz artean doan bidexka jarraitu eta seinaleak jarraitu.
- Bordaz borda, aldapa bukaeran zuhaitz artetik atera eta belarretan gora lurrezko bidea hartuko dugu.
- Sakon batean, borda eta putzua ikusiko ditugu.
- Eskuinean Kakuteko gurutzea utzi eta Izkitturriren ondotik Zamalekura joango gara.
- Pista bidean sartuko gara eta Xoxote seinalatzen duen kartelari jarraituko diogu, Xoxoteko aterpera iritsi arte.
Plan gehiago Haurrekin
5 Geltoki Historian
Eskualdeko museoak familian ezagutzeko plan bikaina. Haurrentzako abantailak eta zozketak.