Ibarbi Sagarraren Ibilbidea (SL-GI 48)
Errezil herriaren identitatea borobiltzen duen fruitua
Errezilgo sagarrak Errezil herriarentzako izan duen eta gaur egun ere duen garrantzia ikusirik, berau ezagutzera eman eta indartzeko sortutako egitasmo bat da hau.
Herri erdiguneko idi-dema plazatik ateratzen da ibilbidea, 3,5 kilometroko luzera dauka, eta ez du zailtasun handirik, familia giroan egiteko aproposa da. Ibilbidean zehar dago Errezilgo errezil sagar gehiena.
Errezilgo Sagarraren inguruko mundua, gure herria, kultura eta natur parkea, ezagutu itzazu bertatik.
Plan gehiago Haurrekin
5 Geltoki Historian
Eskualdeko museoak familian ezagutzeko plan bikaina. Haurrentzako abantailak eta zozketak.
Aittola – Xoxote igoera (930m)
Ordu t’erdian Urola bailarako ikuspegiaz gozatzeko mendi buelta bikaina