Kultura
Bidaiatu gurekin lurraren sorreratik gaur egunera
Urola bailara ondare kultural eta historikoaren bailara dela esaten badugu ez gara motz gelditzen. Lurraren sorrera idatzia dagoen ondare geologikoa Zumaiako labarretan, bailarako lehen bizilagunen bizipenak margorturik dauden Ekainberriko kobako hormetan, Euskaldun unibertsalena den Loiolako Inazioren etxe eta bere omenez eraikitako Santutegian edo XX. mende hasierako industrializazio aroa islatua dagoen Burnibidearen Euskal Museoan… guztietan aurkituko duzu txundituta utziko zaituen kontakizun oparoa.