eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 12 - urolaturismoa
ikonoa Haurrekin
plana Haurrekin

Ekoetxea – Xaguxatar

Azpeitia naturaren eskutik ezagutzeko aukera

Ekoetxea Azpeitia

Izarraitz mendigunearen oinean dago. Erliebe nabarmeneko eta sakan sakoneko zona da, balio ekologiko handia duena, eta, gainera, Kontserbazio Eremu Berezi (KEB) gisa babestuta dago. Ingurumen-hezkuntzako zentro aitzindaria, Euskal Herrian sortutako lehen ekipamendua izan baitzen. Loiolako basilikaren lorategietatik gertu dago, eta natura-baliabideak ezagutzera ematea eta balioestea du helburu, eta herritarrak ingurumenari buruz sentsibilizatzea, heztea eta mugiaraztea ere bai.

Ekoetxea – Ingurugiro Museoa

Xaguxatar parkea

Parke tematiko-esperientziala da, saguzarren ohiturei, ezaugarriei eta habitatei buruzko informazioa ematea xede duena ikuspegi ludiko eta interaktibo batetik. Ekoetxea Azpeitia bisitatzen duten pertsonek gune berri honetaz gozatuko dute, eta Izarraitz inguruko natura- eta kultura-ondarea ezagutuko dute.

Xaguxatar parkea, beraz, aisia eta naturarekiko kontaktua bilatzen dituen bizigunea da.

Xaguxatar Ibilbidea

Familian herria ezagutzeko aukera paregabea. 6,5 kilometroko ibilbidea da, bi ordutan egiteko modukoa eta tartean sei geldialdi proposatzen dira. Adin eta sasoi guztietako pertsonentzat modukoa da eta 190 metro gora eta behera besterik ez dira egiten. «Azpeitia eta dugun paraje zoragarri hau, ditugun natur baliabideak familian bizitzeko aukera eskaintzea nahi dugu ibilbide honekin.

Ibilbidea haurrekin egiteko prestatuta dago, eta jolas bat egitea proposatzen zaie. Hala, Ekoetxean, Loiolako turismo bulegoan eta Azpeitiko Turismo bulegoan (Basazabalen) jokua egiteko eskuorria eskuratu dezakete nahi dutenek. Bertan, geldialdi bakoitzean proba bat proposa-tzen zaie eta gaindituz gero, Azpeitiko altxorra zein den asmatuko dute.

Deskargatu eskuorria

eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 4 - urolaturismoa
eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 3 - urolaturismoa
eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 5 - urolaturismoa
eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 6 - urolaturismoa
eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 7 - urolaturismoa
eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 8 - urolaturismoa
eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 9 - urolaturismoa
eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 10 - urolaturismoa
eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 11 - urolaturismoa
eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 1 - urolaturismoa
eko etxea eta xaguxatar ibilbidea plana haurrekin irudia 2 - urolaturismoa

Plan gehiago Haurrekin

5 Geltoki Historian

Eskualdeko museoak familian ezagutzeko plan bikaina. Haurrentzako abantailak eta zozketak.

informazio gehiago

Aukeratu zure plana