Urola euskaraz
Urola euskararen arnasgunea
Egunerokotasunean, inoiz, sentitu al duzu euskara erabiltzeko aukera gutxi dituzula? Hori horrela bada, Urolak aukera paregabea eskaintzen dizu.
Urola bailara osatzen duten herriak arnasgune dira euskararentzat. Gure hizkuntza praktikan jarri ahal izango duzu eta eskaintza oro euskaraz aurkituko dituzu: kontzertuak, antzerkiak, bisita gidatuak, esperientzia gastronomikoak eta festak besteak beste.
Ohitura eta jaiak
Bizi eta gozatzeko
Urola bailaran festa ugari aurkituko dituzu urte guztian zehar:
Jai nagusiak, azoka tradizionalak eta erromeriak.
Jai nagusiak
- SAN SEBASTIAN JAIAK:
Urtarrilak 19-20, Azpeitian
- SANTA KUTZ JAIAK:
Maiatzak 2-3, Zestoan
- SAN INAZIO JAIAK:
Uztailak 30 – Abuztuak 2, Azpeitian
- ANDRA MARI JAIAK:
Abuztuak 14-18, Azkotian
Azoka tradizionalak
- SANTIO EGUNA:
Uztailak 25, Azpeitian
- SAN ANDRES EGUNA:
Azaroak 30, Azkoitian
- ERREZIL SAGARRA:
Abenduko lehen igandea, Errezilen
- SANTO TOMAS EGUNA:
Abenduak 21, Azpeitian
- SORO PERI EGUNA:
Abenduak 26, Zestoan
Erromeria
- HERNIOKO ERROMERIAK:
Iraileko igandeetan, Zelatungo belardietan
Kirol ekitaldiak
Ikusteko eta parte hartzeko
Astebukaera euskal giroan gozatzeko aukera izango duzu. Etorri eta parte-hartu eskualdean antolatzen diren kirol proba esanguratsuenetan.
Kobaz-koba Trail (Zestoa)
Bi probaz osatua dago: Artzei bidea (15km) eta Zaldei bidea (26km). Ibilbide osoak “8” baten forma hartzen du, Zestoako herria erdian geratzen delarik. Zestoako lurretan, azken izotz aroan, paleolitoaren amaieran, lehen gizakiak bizi izandako hainbat koba aurkitzen dira, non gizaki haien aztarna material ugari eta labar arte ikusgarria aurkitu diren. Lasterketaren ibilbidea berauetatik igarotzen da, kobazkoba lehen gizakienak izan zitezkeen bideak jarraituaz.
Azkoitia-Azpeitia Nazioarteko Maratoi Erdia
Azkoitia-Azpeitia 1994.ean Diego Garcia atletak sortutako maratoi erdia da, eliteko korrikalariak, zaleak eta herritarrak elkartzeko helburuarekin. Europa mailan, zirkuito onenetakoa da, maila handiko kirolariak hartzen baitute parte eta nazioarte mailan homologatua dago.
Tokian tokikoa
Euskararen zaporea, bertatik bertara
Tokiko merkataritza, bertako produktuak eta azokak euskaraz egiteko aukera bikaina.
Bertako elikagaiak
Herriko azoka plazetan naiz hainbat dendetan, bertan ekoitzitako produktuak erosteko aukera.
Merkataritza
Urola Bailarak, euskaraz erosteko aukera paregabea eskaintzen du, herrietako denda guztietan.
Azokak
Azpeitia
Astearte eta Ostirala
Zestoa
Ostirala
Azkoitia
Larunbata
Gastronomia
Gastronomia euskaraz sozializatzeko bidea
Urola bailarako herrietan gastronomia, pintxopotea eta txotx euskaraz egiteko aukera izango duzu.
Gastronomia
Gastronomia, euskal kulturaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat da. Euskadunek mahai baten inguruan ospatzeko ohitura haundia dute eta ondorioz produktuei izugarrizko garrantzia ematen zaie.
Pintxopotea
Euskal kulturan duela urte gutxi sortutako ohitura, iada gure nortasunaren parte da. Ostegun eta ostiraletako ekitaldi sozial hau ezinbesteko esperientzia da, euskara erabili ahal izateko.
Txotx
Gure gastronomiaren parte den beste ekitaldi esanguratsuenetako bat da, TXOTX denboraldia. Otsailetik hasita apirila bitararte, bertako sagardoa dastatzeko aukera izaten da, gure hizkuntzaz eta gure folkloreaz inguratutako lagunarteko mahaian.