Loiolako Santutegia

Gipuzkoako gune monumental garrantzitsuenetarikoa da

Etxe Santua bezala ezagutzen den San Inazioren jaiotetxea, erromatar estiloan eraikitako basilikak burutzen du, egun Santutegia izanik. Etxe Santua eta 60 metro altuerako kupula ikusgarria duen basilika ezinbesteko bisitak dira, Euskadiko top 10 bisiten barnean kokatuz.

Informazioa

Neguan

Basilika: 10:00 – 13:30 / 15:30 – 18:30 – DOAN

Etxe Santua: 10:00 – 12:30 / 15:30 – 18:15

Udan

Basilika: 10:00 – 13:30 / 15:30 – 19:30 – DOAN

Etxe Santua: 10:00 – 12:30 / 15:30 – 18:15

LOIOLAKO BAILARA

mapa deskargatuDeskargatu mapa

Loiola bailara Azpeitia eta Azkoitia herriak biltzen ditu, San Inazioren irudia bertan proiektatzen delarik, Izarraitz mendiaren magalean eta Urola ibaiaren aldamenetan.

Jesusen Lagundiaren fundatzaileak bere jaioterrian ezagutu zituen lekuak ikusi, sentitu eta bizitzeko aukera izango da.

LOIOLAKO IÑIGOBERE GARAIA ETA LURRALDEA
2021 uda

mapa deskargatuBisiten egutegia eta programa pdf

Loiolaren itzala bailara osora proiektatzen da. Aditu baten gidaritzapean diseinatu eta burutuko
den bisita gidatu programa honen bidez, Loiola eta inguruetako historiak ezagutzeko parada bikaina zuen eskura jartzen dugu datorren uda honetan.

Ignaziotar Lurraldea

Gipuzkoa barnealdeko hiru eskualde lotzen ditu San Inazioren figurak

Gipuzkoa barnealdeko hiru eskualde lotzen ditu San Inazioren figurak. Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoienak Iñigok lehen erromesaldian lotu zituen Hiru Tenpluen Ibilbidea (Loiola – Antio – Arantzazu) eskaintzen du.

Loiola

Antio

Arantzazu

Inaziotar bidea

Erromesaldi soiletik haratako bidaia eraldatzaile bat egin eta bizitzeko aukera eskaintzen dizu Inaziotar
Bideak, norbere buruarekin berkonektatu eta garapen pertsonal osoa (fisikoa, mentala eta espirituala) bilatuko dituzu.

Albisteak

Santuaro de Loiola logoa - urolaturismoa Ignaziotar Lurraldea logoa - urolaturismoa Inaziotar Bidea logoa - urolaturismoa