Loiolako Santutegia
Gipuzkoako gune monumental garrantzitsuenetarikoa da
Etxe Santua bezala ezagutzen den San Inazioren jaiotetxea, erromatar estiloan eraikitako basilikak burutzen du, egun Santutegia izanik. Etxe Santua eta 60 metro altuerako kupula ikusgarria duen basilika ezinbesteko bisitak dira, Euskadiko top 10 bisiten barnean kokatuz.
Informazioa
Neguan
Basilika: 10:00 – 13:30 / 15:30 – 18:30 – DOAN
Etxe Santua: 10:00 – 12:30 / 15:30 – 18:15
Udan
Basilika: 10:00 – 13:30 / 15:30 – 19:30 – DOAN
Etxe Santua: 10:00 – 12:30 / 15:30 – 18:15
LOIOLAKO BAILARA
Loiola bailara Azpeitia eta Azkoitia herriak biltzen ditu, San Inazioren irudia bertan proiektatzen delarik, Izarraitz mendiaren magalean eta Urola ibaiaren aldamenetan.
Jesusen Lagundiaren fundatzaileak bere jaioterrian ezagutu zituen lekuak ikusi, sentitu eta bizitzeko aukera izango da.
Ignaziotar Lurraldea
Gipuzkoa barnealdeko hiru eskualde lotzen ditu San Inazioren figurak
Gipuzkoa barnealdeko hiru eskualde lotzen ditu San Inazioren figurak. Urola Erdia, Urola Garaia eta Debagoienak Iñigok lehen erromesaldian lotu zituen Hiru Tenpluen Ibilbidea (Loiola – Antio – Arantzazu) eskaintzen du.
Loiola
Antio
Arantzazu
Inaziotar bidea
Erromesaldi soiletik haratako bidaia eraldatzaile bat egin eta bizitzeko aukera eskaintzen dizu Inaziotar
Bideak, norbere buruarekin berkonektatu eta garapen pertsonal osoa (fisikoa, mentala eta espirituala) bilatuko dituzu.