Loiola

Ezagutu San Inazioren jaiotetxea

Urola bailararen erdialdean, eskualdeko gune monumental garrantzitsuenetariko bat topatzen da, Loiola. Monumentu erlijioso eta zibilak batzen ditu, Loiolako San Inazio ospetsua bertan jaio baitzen oinaztar familia noblearen dorretxean.

SAN INAZIOren JAIOTETXEA

Dorretxean, Santa Casa bezala ere ezaguna, 1491n San Inazio jaio zen, Jesusen Lagundiaren sortzailea. Haurtzaroa bertan eman zuen, Loiolako familia nobleko benjamin gisa. Soldadu gaztea, gerran zaurituta erori zen, eta jaioterrira eraman zuten 1521ean. Bere gaixoaldian, liburu elizkoiak irakurri zituen, eta santuak imitatzea erabaki zuen. Une horretan, bere konbertsioa gertatzen da, bere burua Jainkoari entregatzeko eta kristau on bezala zerbitzatzeko erabakia hartuz. Gaur egun ere, erabaki garrantzitsu hori hartu zuen logela kontserbatzen da, Konbertsioaren Kapera bihurtuta. Dorrearen gainerako zatiak Erdi Aroko egitura gordetzen du, Loiolatarren boterearen sinboloa Erdi Aro urrunean.

BASILIKA

Santutegiaren erdian, Basilika ederra kokatzen da, 1681ean eraikia, Espainiako erregina ama zen Austriako Mariana andreak San Inazioren jaiotetxearen ondoan Ikastetxe eta Basilika bat sortzeko borondatea erakutsi ostean. Horretarako, Oropesako markesei, garai hartan dorretxearen jabe zirenei, jabetza emateko iradoki zien, ondoren Jesusen Lagundiari emanez.

Loiolatarren ondasunak eskuratu ostean, arkitekto bat bilatzen hasi ziren, obra berriaren neurrikoa. Lan handia diseinatzeko Carlo Fontana (1638-1714) erromatarra aukeratu zuten, Berniniren ikasle leiala.

1682an Jesuita talde bat bertara etorri zen bizitzera eta 1688an Martin Zaldua hargin maisuak zuzendutako zabalgune eta zimendatze lanak hasi ziren. Italiar eragina, batez ere, Izarraitzeko harrobietako harriarekin egindako kupula ikusgarrian nabarmentzen da, 1735ean amaitua Ignacio Iberoren zuzendaritzapean.

Elizpea, Churriguera anaien estiloan inspiratua dago, Salamancako Plaza Nagusiko beste obra batzuk bezala. Bere forma obalatuarekin, bi fatxaden zuzentasuna hausten du. Felipe V.aren armarriak koroatzen du, Carrarako marmolean zizelkatua. Bere amaieran, 1738an, Basilika sagaratua geratu zen.

Elizaren azken elementu nagusia erretaula nagusi bikaina da, Inazio Iberoren obrarik esanguratsuena. 1750eko hamarkadan eraiki zen, zutabe salomonikoak eta marmolezko eta agatozko apaingarriak nabarmentzen direlarik. Santuaren estatua erretaularen gainean jarri zuten 1758an. Zilarrez egina eta arranoz apaindua, Caracasko Real Compañía Guipuzcoanaren dohaintza izan zen, 4.000 pesotan tasatua izan zelarik. Erretaula amaitu ondoren, Iberok erretaula txikiak eta pulpitu urreztatuak diseinatu zituen.

Eskuorria deskargatu

Loiolako Santutegiaren webgunea

Loiola irudia 4 - urolaturismoa kultura

Aukeratu zure plana