ikonoa Haurrekin
plana Haurrekin

5 Geltoki Historian

Eskualdeko museoak familian ezagutzeko plan bikaina. Haurrentzako abantailak eta zozketak.

Urola ibaia  jarraituz, milaka urteko bidaia egiteko aukera izango duzu, jolas eta asmakizunen bidez, historiako bost garai biziz eta familiarekin gozatuz. Bestek beste, Azpeitiko Burnibidearen Euskal Museoa eta Loiolako Santutegia, Zestoako Ekainberri eta Lili jauregia eta Zumaiako Algorri Interpretazio zentroa ezagutuko dituzu.

Lortu zure doako sarrera:

Ba al dakizu eskuorri honekin 12 urtetik beherakoek lau leku doan bisitatzeko aukera duzuela? Eskuorri hau ematen dizuten lehen museoan, lehendabiziko seilu bat izango duzu. Hau lortuta, ordutik aurrera, beste guztiak doan bisitatu ahal izango dituzu. Beraz, etzazu aukera galdu eta leku bakoitzean proposatzen dizugun ariketa egitearekin batera, eskatu seilu bat jartzea. Bilduma osoa lortzeko erronka duzu hemen!

ZOZKETA:

Zure familiarekin gure eskualdean asteburu bat irabazi nahi duzu?

5 geltokien historian murgildu ostean, familiarekin ateratako argazkirik onena aukeratu eta 5geltoki@urolaturismo.eus helbide elektronikora bidali zure datuekin: izena, telefonoa eta helbidea. Urte bukaeran jasotzen ditugun argazki guztien artean zozketa egingo dugu eta irabazleak Urola bailarako hotel edo landetxe batean asteburu bat pasatzeko aukera izango du.

Animatu eta erakutsiguzu zer moduz pasa duzun gure artean!

Eskuorria deskargatu

5 geltoki historian haurrekin plana - urolaturismoa (9)
5 geltoki historian haurrekin plana - urolaturismoa (11)
5 geltoki historian haurrekin plana - urolaturismoa (3)
5 geltoki historian haurrekin plana - urolaturismoa (5)
5 geltoki historian haurrekin plana - urolaturismoa (7)
5 geltoki historian haurrekin plana - urolaturismoa (1)
5 geltoki historian haurrekin plana - urolaturismoa (2)
5 geltoki historian haurrekin plana - urolaturismoa (4)
5 geltoki historian haurrekin plana - urolaturismoa (5)

Plan gehiago Haurrekin

Aukeratu zure plana