Azpeitiko hiribildua, erdi aroko almendra
Murgildu Azpeitiaren historian bertako eraikin nabarmenenak ezagutuz
Erdi aroan sortutako herri honetara gonbidatzen zaituztegu. Loiolako Santutegitik kilometro eta erdira aurkitzen da eta Loiolako multzoaz gain, hamaika monumentu azpimarratu behar dira Azpeitian, alde zaharra ikusgarria baita bere horretan: Soreasuko Sebastian Deunaren parrokia eta bertako Bakardadearen Kapera, Garbilekua, Enparan dorretxea, Madalenako ermita eta ospitalea, Antxieta jauregia eta Basozabal etxea, besteak beste.
Udalerriak hiru museo interesgarri ditu, eta merezi dute bisitatzea. Trenaren Euskal Museoa, Ekoetxea Azpeitia eta Loiolako Etxe Santua.