Pribatutasun adierazpena
NOR DA ZURE DATUEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNA?
Izena: IRAURGI LANTZEN SA
IFK/IFZ: A20180485
Egoitza soziala: Insausti Jauregia, Julio Urkijo Etorbidea 25, 20720 Azkoitia (Gipuzkoa)
Gipuzkoako erregistroan inskribatua: SS 5208 orria, 1260 liburukia, 1. inskripzioa.
Telefonoa: 943851100
Posta elektronikoa: info@iraurgiberritzen.eus
ZER XEDETARAKO TRATATZEN DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
679/2026 (EB) Erregelamenduan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege organikoan xedatutakoaren arabera, jakinarazten dizugu ematen dizkiguzun datu pertsonalak, baita gure arteko harremanean sortzen direnak ere, honako helburu hauetarako erabiliko direla:
- Planteatzen diren eskakizunei erantzuteko.
- IRAURGI LANTZEN SAren zerbitzuen gaineko informazioa helarazteko, posta elektroniko edo komunikabide elektroniko baliokideren baten bidezko merkataritza-jakinarazpenak barne.
- Laneratzeko programa ezberdinen kudeaketa (inskripzioa, CV biltegiratzea, datuen lagapena entitate parte-hartzaileei, etab., interesatuak langileak hautatze prozesuetan, praktiketan, prestakuntzan edo lotutako beste prozesu batzuetan parte hartzea).
- Ekimenarekin lotutako bideragarritasun plana eta bestelako azterlanak (negozio ereduaren definizioa, bideragarritasun ekonomikoaren azterketa, etab.) egitea.
- Ezarri berri diren ekimenen edo hala nahi dutenen tutoretza zerbitzua.
- Kontsulta, erreklamazio eta iradokizunei erantzuteko, eta edozein motatako komunikazio-ekintzak gauzatzeko.
- Erakundearen kontularitza-, zerga- eta administrazio-kudeaketa bideratzeko.
Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datu pertsonalak?
Ematen diren datu pertsonalak gorde egingo dira interesdunak edo haren legezko ordezkariak horiek ezabatzeko eskatzen ez duen bitartean, baldin eta jaso edo erregistratu ziren uneko xedea lortzeko beharrezkoak edo egokiak badira –aplika daitezkeen preskripzio-epeetan gordetzeko beharra barne–.
Datuen kontserbazioa IRAURGI ILANTZEN SAk dituen legezko betebeharren araberakoa izango da. Aipatu epeak igarota, datuak suntsitu edo ezabatu egingo dira, euskarrietan jasota zegoen informazioa berreskuratu ezin izango dela bermatuta.
Legitimazioa
Interesdunak emandako baimena da datuen tratamenduaren legezko oinarria. Berariaz eta zalantzarik ez eragiteko moduan eskuratu behar da baimena, datuak jasoko dituzten dokumentu eta inprimakiak bete eta bidaliz –paper zein formatu elektronikoan–. Datuak jasotzen dituen erakundearen dokumentu guztiek klausula informatiboak dituzte, datuak babesteko araudian xedatutakoa betez; horien bidez, baimena berariaz adierazten du interesdunak, dokumentuok sinatuta edota webgunean dauden inprimakiak bidalita.
Tratamendua zilegi izango da, baita, kontratu bat egikaritzeko edo interesdunei eskaintzen zaizkien zerbitzuetako bat emateko beharrezkoa denean, baldin eta interesdunak haren parte badira edo, haiek eskatuta, kontratu aurreko neurriak ezarri behar badira (DBEOren 6.1.a eta b artikuluak).
IRAURGI LANTZEN SA legitimatuta dago, baita, berezko dituen betebehar legalak betetzeko eta interes legitimoak asetzeko, betiere horien gainetik interesdunen interes edo oinarrizko eskubideak gailentzen ez badira.
IRAURGI LANTZEN SAk funtzio publikoen garapena legitimazio-kausa duten tratamenduak egiten ditu.
Nori jakinaraziko zaizkio zure datuak?
Datu horiek zure baimenik gabe ez zaizkio beste ezein erakunderi lagako, legez aurreikusitako kasuetan izan ezik. Hori dela eta, baimena berariaz eskatuko da datuak beste edozein erakunderi laga baino lehen.
Baimendutako xedeak kudeatzeko, datuak jakinarazi ahal izango zaizkie IRAURGI LANTZEN SAekin eta hark ematen dituen zerbitzuekin lotura zuzena duten erakunde edo pertsonei. Era berean, zure informazio pertsonala administrazio publikoen, epaileen eta auzitegien esku ere egongo da, tratamenduaren ondorioz sor litezkeen erantzukizunei aurre egiteko, betiere lagapenak legearen babespean badaude.
Zure datuak jakinarazi ahalko zaizkie, baita, nolabaiteko zerbitzuak (aholkularitza, mantentze informatikoa, marketina, prestakuntza edo ikuskaritza) ematen dizkiguten enpresei. Erakunde horiek aipatu zerbitzuak emateko beharrezkoa den informazio pertsonalerako sarbidea izango dute soilik, eta, horretarako, “tratamendu-eragile” kontratu bat izan beharko dute, zeinetan jasota egongo baita, konfidentzialtasuna bermatuta, ezin izango dutela informazioa beste helburu batzuetarako erabili eta informazioaren osotasun eta eskuragarritasuna bermatzeko neurriak ezarriko dituztela.
Ez da datuen nazioarteko transferentziarik aurreikusi, ez Europar Batasunetik kanpora, ez EB 679/2016 erregelamenduan xedatutako datuen babesari buruzko estandarrak betetzen ez dituzten erakundeetara.
Zein da datuen jatorria?
IRAURGI ILANTZEN SAk tratatzen dituen datu pertsonalak interesdunak edo bere legezko ordezkariak emandakoak dira, edota publikoarentzat eskuragarri dagoen beste iturri batetatik eskuratutakoak.
Zer datu kategoria tratatzen ditu IRAURGI LANTZEN SAk?
IRAURGI LANTZEN SAk tratatuko ditu zuk ematen dituzun datuak, zeinak honako kategoria hauetakoak izan baitaitezke:
- Identifikazio-datuak eta helbideak;
- Ikasketei eta lanbideari buruzko datuak
- Enpleguaren xehetasunei buruzko datuak
- Ekonomia- eta finantza-datuak eta aseguruei buruzkoak
- Merkataritza-informazioa
Zer eskubide dituzu?
Edozein pertsonak du eskubidea IRAURGI LANTZEN SAk berari buruzko datu pertsonalak tratatzen dituen ala ez egiaztatzeko.
Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko eta tratamenduaren xede diren datu pertsonalen kopia bat jasotzeko. Eskubidea dute datuak eguneratzeko, baita datu okerrak zuzendu daitezela eskatzeko, edo, hala badagokio, ezaba daitezela eskatzeko ere, besteak beste, datuak dagoeneko ez badira beharrezkoak horiek jasotzea eragin zuen xederako.
Kasu jakin batzuetan, interesdunek beren datuak tratatzearen kontra egin dezakete, beren egoera zehatzarekin lotutako arrazoiengatik. IRAURGI LANTZEN SAk datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta ezinbesteko arrazoi legitimoengatik kontrakoa egiteko aukera duenean, edo izan litezkeen erreklamazioak egikaritu edo horien aurrean defendatzeko.
Egoera jakin batzuetan, DBEOren 18. artikuluan aurreikusita daudenetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Horrelakoetan, IRAURGI LANTZEN SAk datuak tratatu egingo ditu, gorde gabe, interesdunaren baimenarekin edo erreklamazioak egin, egikaritu edo defendatzeko, edo beste pertsona fisiko edo juridiko baten eskubideak babesteko, edo Batasunaren edo Estatu kide jakin baten interes publikoa bermatzeko.
Datu pertsonalen tratamenduan, onlineko ingurunean datu pertsonalak ezabatzeko eta haien aurka egiteko eskubidea aplikatzen bada, ahazteko eskubidea dute interesdunek, EBko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziaren arabera.
Eramangarritasun-eskubideari dagokionez, interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak irakurketa mekanikoa ahalbidetzen duen ohiko formatu batean eskuratzeko eta beste arduradun bati transmititzeko.
Interesdun orok du eskubidea tratamendu automatizatu batean soilik oinarrituta dagoen eta ondorio juridikoak edo antzeko ondorio esanguratsuak dakarzkion erabaki baten objektu ez izateko, profilak egitea barne, salbu eta DBEOren 22.1 artikuluan aurreikusitako egoeretan.
Interesdunak eskubidea dauka datuak ezabatzeko, dela datuak jaso edo tratatzeko arrazoia desagertu delako, dela tratamendua legitimatzen duen baimena ukatu duelako, dela DBEOren 17. artikuluan adierazitako gainerako arrazoiak eman direlako. Datuak ezabatzeko, euskarri automatizatuetan gordeta dauden datuen goi-mailako ezabatze-prozesua ezarriko da, edo/eta automatizatuta ez dauden euskarriak fisikoki suntsituko dira.
Nola egikaritu daitezke eskubideak?
Idazkia bidali behar da goiburuan adierazitako helbideetara, NANaren edo interesdunaren nortasuna egiaztatzeko balio duen agiri baten kopiarekin batera.
Nola egin daiteke erreklamazioa?
Zure eskubideak behar bezala errespetatu ez direla uste baduzu, eskubidea duzu Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean erreklamazio bat aurkezteko. Hona hemen harremanetarako datuak: Telefonoak: 901 100 099 / 912 663 517. Posta-helbidea: Jorge Juan 6, Madril.