Burdinbidearen Euskal Museoa
Barneratu Europako tren bilduma onenetarikoan
Trenaren Euskal Museoa Azpeitian dago, Urolako tren geltoki zaharrean. Europako tren bilduma onenetako bat du, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat bagoi mota. Horrez gain, XIX. mendearen amaierako lurrunezko tren-makina batek tiratutako tren-bidaia egiteko aukera eskaintzen du, esperientzia zoragarria!