urola bailaren kokapenaren mapa - urolaturismoa

Ezagutu Urola Bailara

Urola Erdia Euskal Herriaren bihotzean kokatzen den bailara da

Hiru hiriburuetatik pauso batera dagoen natura, kultura eta euskararen arnasgunea. Osatzen duten 7 herriek sorpresa ugari gordetzen dituzte bidaiarientzat.
San Inazioren jaioterria ere bada, Loiolako Santutegia delarik bertan aurki dezakegun altxorrik prezioatuenetarikoa.
Murgildu zaitez bailara euskaldun honetan eta ezagutu bertako txoko guztiak.

Herriak

Aizarnazabal

Naturaz inguraturiko industrigune indartsua

Aizarnazabalgo herria. Decmber 10, 2015. (Gari Garaialde / BostokPhoto)
Paraje ikusgarriaz inguraturiko herria da Aizarnazabal, mendeetan zehar bere izaerari eutsi diona. Landa eramuan kokaturiko herri industriala, kultur ondare aberatsa du ere, esaterako, Zubi Zaharra, Gipuzkoan sei arku dituen bakarra eta garrantzi historiko handia duena, aspaldian Zestoa eta Aizarnazabaleko hainbat baserrien arteko bidea lotzen zuen. San Migel eliza, Etxabe Jauregia eta Etxabe Goikoa baserriak ere bisita merezi duten eraikinak dira.

Azkoitia

Kultura ondasun izendaturiko hirigunea

azkoitia herriko argazkia - urolaturismoa
Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen 2005ean Azkoitiko hirigunea. Monumentu multzo garrantzitsua du hirigune historikoan, besteak beste Intsausti jauregia, Floreaga jauregia, Idiakez edo Etxe Beltza, Balda dorretxea eta Jasokundearen parrokia. Abanguardiako arkitektura - multzo paregabea osatzen duten Jorge Oteiza Frontoiek artistaren lana eta herriko tradizio pilotazalea bateratzen dute.

Azpeitia

Mundu guztian ezaguna den Inazio Deunaren jaioterria

azpeitia herriko argazkia - urolaturismoa
Izarraitz mendikatearen magalean aurkitzen den herri euskaldun honetan jaio zen Loiolako Inazio deuna. Bertan aurkituko ditugu haren omenez eraikitako santutegia eta Inaziotar Bidearen hasiera puntua. Herrigunean Burnibidearen Euskal Museoa, Sebastian Donearen eliza nagusia eta erdi aroko gune historikoa kokatzen dira eta inguruko paisaia, ibilbide eta naturgune paregabeek are erakargarriagoa egingo dute egonaldia.

Beizama

Urola Erdiko udalerririk altuena

Beizama herriko argazkia 2 - urolaturismoa
Eskualdeko udalerririk altuena da Beizama, 485 metrora kokatua. Basoz eta mendiz inguratuta bizi dira bertako 175 herritarrak. Beasain, Albistur, Bidegoian, Errezil eta Azpeitia ditu herri-mugakideak. Ondare kultural eta historikoari dagokionez, San Lorentzo eta Soledadeko Andra Mariaren baselizak nabarmentzen dira. Baita herrigunean dauden udaletxea eta San Pedro parrokia ere. Gainera, errotak, hare-harrobiak eta ikaztegien arrastoak aurki daitezke inguruko mendietan.

Errezil

Errege Sagarra protagonista duen herria

errezil herria irudia - urolaturismoa
Izen berdina duen fruituak egiten du famatu Ernio mendiaren babesean kokatzen den herri hau. Errezil, Gipuzkoako balkoia ere deitua, harriz egindako etxe multzoak duen herriguneaz eta inguru paregabeez osatutako udalerria da. 600 biztanle inguru bizi dira, Arzallus, Erdoizta, Ezama, Ibarbia, Leta eta Argisain auzoetan barreiatuta.

Zestoa

Ur termalak eta arkeologia uztartzen dituen herri monumentala

Azken bi mendeetan ospetsu egin duen ur termalen gotorleku da Zestoa, 1804tik irekia dagoen bainuetxeari esker. Hala ere, herriaren fama areagotu duen beste “efemeride” bat ere badugu, Idiakaitz eta Ekaingo kobazuloen aurkikuntza, euren erreplika Ekainberri museoan aurki dezakegularik. Zestoa Izarraitz mendilerroaren magalean kokatua dago. Herriko monumentuei dagokionez, erdigunean nabarmentzekoak dira Portalekoa, Lizenziadokua eta Arretxe etxeak. Inguruetan berriz, XVI. mendeko Lili jauregi gotikoa bisitatzea merezi du.

Zumaia

Flysharen kokagune aparta

Zumaia herriko argazkia 1 - urolaturismoa
Urola ibaia itsasoratzen da bertan, bailarari izena ematen diona alegia. Balio geologiko itzela duen itsaslabarra du Zumaiak, Flysh izeneko fenomeno bereziari esker. Algorri Interpretazio Zentroak Zumaiako natur ondarea ezagutzeko aukera ematen du, ekosistema desberdinak eta ondare geologikoa ulertzeko erakusketari esker. Gipuzkoako kostaldeko leku pribilegiatu batean kokatuta, Urola eta Narrondo ibaiek bat egiten duten badian, eraikin interesgarriak aurki ditzazkegu: San Pedro parrokia, Zumaia eta Ubillos jauregiak, eta Olazabal eta Goikotorre etxeak.