Inaziotar bidea
Eman gurekin erromes ibilbide honen lehen pausoak
Erromesaldi soiletik haratako bidaia eraldatzaile bat egin eta bizitzeko aukera eskaintzen dizu Inaziotar Bideak, norbere buruarekin berkonektatu eta garapen pertsonal osoa (fisikoa, mentala eta espirituala) bilatuko dituzu.
Zer da Inaziotar bidea?
Loiolako Ignazio zaldunak 1522. urtean bere herritik, Azpeititik (Gipuzkoa), Kataluniako Manresa hirira egindako ibilbidea. Loiolan konbertsio espirituala izan ostean ekin zion erromesaldiari eta Jerusalem hiri santura iristea zuen azken helburu. Gaur egun, santuak berak idatzitako oharretan oinarrituta antolatu da bidea: Inazioren Loiolako (Azpeitia) jaiotetxetik abiatu eta Manresan “Cova de San Ignacio” esaten dioten kobaraino (Katalunian, Montserrateko monasteriotik gertu) iristen da. Gutxi gorabehera 675 kilometro ditu eta 5 autonomia-erkidego zeharkatu behar dira 30 bat egunean.
Eskuorria deskargatu (Loiola-Manresa)
Informazio gehiago: www.caminoignaciano.org
Bidea Euskadin
Euskal lurretatik abiatzen da ibilbidea eta bi probintzia zeharkatzen ditu, hau da, Gipuzkoa eta Araba, bidean aurrera egin baino lehen. Guztira 7 etapa eta 150 kilometro dira, GR 120 ibilbidearen markekin balizatuta daude, eta esperientzia paregabea biziko dugu. Euskadiko zatia erromesbide osoko malkartsuena dela esan dezakegu, baina sei eskualde ezagutu eta zeharkatzeko parada eskaintzen digu: Urola Garaia, Urola Erdia, Debagoiena, Arabako Lautada, Arabako Mendialdea eta Arabako Errioxa. Ibilbide oso erakargarria da Done Jakue bideak eskaintzen dituenen antzeko esperientziak bizi nahi dituztenentzat.
Eskuorria deskargatu (oinez)
Eskuorria deskargatu (bizikletaz)
Informazio gehiago: www.turismo.euskadi.eus