Ekoetxea – Xaguxatar
Azpeitia naturaren eskutik ezagutzeko aukera
Ekoetxea Azpeitia
Izarraitz mendigunearen oinean dago. Erliebe nabarmeneko eta sakan sakoneko zona da, balio ekologiko handia duena, eta, gainera, Kontserbazio Eremu Berezi (KEB) gisa babestuta dago. Ingurumen-hezkuntzako zentro aitzindaria, Euskal Herrian sortutako lehen ekipamendua izan baitzen. Loiolako basilikaren lorategietatik gertu dago, eta natura-baliabideak ezagutzera ematea eta balioestea du helburu, eta herritarrak ingurumenari buruz sentsibilizatzea, heztea eta mugiaraztea ere bai.
Ekoetxea – Ingurugiro Museoa
- http://www.ekoetxea.eus/azpeitia
- (+34) 943 812 448
- info.azpeitia@ekoetxea.eus
Xaguxatar parkea
Parke tematiko-esperientziala da, saguzarren ohiturei, ezaugarriei eta habitatei buruzko informazioa ematea xede duena ikuspegi ludiko eta interaktibo batetik. Ekoetxea Azpeitia bisitatzen duten pertsonek gune berri honetaz gozatuko dute, eta Izarraitz inguruko natura- eta kultura-ondarea ezagutuko dute.
Xaguxatar parkea, beraz, aisia eta naturarekiko kontaktua bilatzen dituen bizigunea da.
Xaguxatar Ibilbidea
Familian herria ezagutzeko aukera paregabea. 6,5 kilometroko ibilbidea da, bi ordutan egiteko modukoa eta tartean sei geldialdi proposatzen dira. Adin eta sasoi guztietako pertsonentzat modukoa da eta 190 metro gora eta behera besterik ez dira egiten. «Azpeitia eta dugun paraje zoragarri hau, ditugun natur baliabideak familian bizitzeko aukera eskaintzea nahi dugu ibilbide honekin.
Ibilbidea haurrekin egiteko prestatuta dago, eta jolas bat egitea proposatzen zaie. Hala, Ekoetxean, Loiolako turismo bulegoan eta Azpeitiko Turismo bulegoan (Basazabalen) jokua egiteko eskuorria eskuratu dezakete nahi dutenek. Bertan, geldialdi bakoitzean proba bat proposa-tzen zaie eta gaindituz gero, Azpeitiko altxorra zein den asmatuko dute.
Plan gehiago Haurrekin
5 Geltoki Historian
Eskualdeko museoak familian ezagutzeko plan bikaina. Haurrentzako abantailak eta zozketak.
Aittola – Xoxote igoera (930m)
Ordu t’erdian Urola bailarako ikuspegiaz gozatzeko mendi buelta bikaina