GR 286 inaziotar bidea - urolaturismoa natura

GR 120 Inaziotar Bidea Euskadin

Inazio Deunak Manresararte egindako ibilbidea

Inaziotar Bidea Loiolako Ignazio zaldunak 1522. urtean bere herritik, Azpeititik (Gipuzkoa), Kataluniako Manresa hirira egindako ibilbidea. Loiolan konbertsio espirituala izan ostean ekin zion erromesaldiari eta Jerusalem hiri santura iristea zuen azken helburu.

Gaur egun, santuak berak idatzitako oharretan oinarrituta antolatu da bidea: Inazioren Loiolako (Azpeitia) jaiotetxetik abiatu eta Manresan “Cova de San Ignacio” esaten dioten kobaraino (Katalunian, Montserrateko monasteriotik gertu) iristen da. Ibilbide luze eta gogorra da; gutxi gorabehera 675 kilometro ditu eta 5 autonomia-erkidego zeharkatu behar dira 30 bat egunean.

Eskuorria deskargatu

Aukeratu zure plana