Urolako bide berdea bizikletaz
Egun pasa erakargarri eta osasuntsua egiteko aukera
Urolako Bide Berdea, oinezkoentzako nahiz txirrindularientzako egokitua dago. Legazpi eta Zumaia batzen dituen ibilbidea, Aizkorriko parke naturaletik Geoparkeko itsas labarretaraino igarotzen da, izena ematen dio ibaiaren bide naturala jarraituz.
Hasiera puntua Legazpiko Mirandaola parkean kokatzen da eta 37,5 kilometrotan barrena bidegorria eta bide berdea tartekatzen ditu, tunel eta zubi ugari dituen ibilbidea eginez. Bidea Zestoako Iraeta auzoraino iristen da etenaldirik gabe. Puntu honetatik aurrera 4 kilometroz, ibilbidea soilik errepidez egin daiteke Zumaiako Narrondo auzoraino, eta bertan berriz ere oinezkoentzako eta txirrindularientzako egokitua dago.
Azken kilometroek Zumaiako zamalanetako kai zaharrera hurbiltzen gaituzte, eta kaiak ibilbide turistiko honen amaiera markatzen du. Mugikortasunari nahiz turismoari dagokionez baliabide bikaina da, inolako zalantzarik gabe, eta ezin zara geratu ibilbidea egin gabe.
Bizikleten denda tailerra eta alokairua:
Aitzaki kirolak 943 15 07 38