Zestoako Hiribildua
Historiako hainbat aro ezberdin ezagutzeko aukera
Izarraitz mendilerroaren magalean dago Zestoa, Urola ibaiaren ertzean. Ur termaletan tradizio handiko herria da, eta bertako iturburuetatik irteten den ur osasungarriak oso ezagun egin du. Baina Zestoa bainuetxea baino askoz gehiago da. Erdigunean, nabarmentzekoak dira, besteak beste, Portalekoa, Lizenziadokua eta Arretxe etxeak. Inguruetan, berriz, Zubiaurre zubia igarota, XVI. mendeko Lili jauregi gotikoa bisitatzea merezi du.
Arkeologia aztarnategi ugari daude Zestoa inguruetan. Dena den, bi dira garrantzitsuenak: Idiakaitz (Irikaitz) eta Ekaingo kobazuloa, azken hau UNESCOk Gizateriaren Munduko Ondare izendatua eta ingurune ikusgarrian.
Plan gehiago Altxorrak pauso batera
Azpeitiko hiribildua, erdi aroko almendra
Murgildu Azpeitiaren historian bertako eraikin nabarmenenak ezagutuz