Hiru tenpluen ibilbidea
Loiola, Antioko Baseliza eta Arantzazu elkartzen dituen ibilbide paregabea
Inaziotar Bidearen lehen urratsak esan genezake osatzen dituela Hiru Tenpluen Ibilbideak. Loiolako Santutegia (Azpeitia), Antioko Baseliza (Zumarraga) eta Arantzazuko Santutegia (Oñati) lotzen dituen ibilbidea errepidez (autoz edo autobuses), oinez Inaziotar Bidetik (GR120) edo oinez GR286 Araindarri-Hiru Tenpluen Ibilbidea mendi ibilia erabiliaz burutu daiteke. Edonola egiten dela ere, gure herriko Kultura, historia, artea eta espiritualtasuna gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen du hiru garai eta hiru estilo desberdinetako gune hauek ezagutzeak eta lotzen dituen ibilbidea burutzeak.
Plan gehiago Altxorrak pauso batera
Azpeitiko hiribildua, erdi aroko almendra
Murgildu Azpeitiaren historian bertako eraikin nabarmenenak ezagutuz