Azkoitiko Gune historikoa
Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatua
Udalerri honetara iritsitakoan, txundituta geratuko zara bertako kaleetako eraikin ederrekin. Monumentu multzo garrantzitsua du udalerriak bere hirigune historikoan, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuena 2005ean. Besteak beste, Insausti jauregia, Floreaga jauregia, Idiakez edo Etxe Beltza, Balda dorretxea, eta Jasokundearen parrokiak osatzen dute multzoa. Aristide Cavaillé-Coll handiak egin zuen azken organo erromantikoa (1898) parrokian ikus daiteke.
Abangoardiako arkitektura-multzo paregabea osatzen duten Jorge Oteiza Frontoiek artistaren lana eta herriko tradizio pilotazalea bateratzen dute.
Plan gehiago Altxorrak pauso batera
Azpeitiko hiribildua, erdi aroko almendra
Murgildu Azpeitiaren historian bertako eraikin nabarmenenak ezagutuz