SARASOLA ZAHARRA

2021 Jun 01

Jabeek zaharberritutako baserri honek harrizkoa du aurrealdea eta soliba guztiak haritzezkoak ditu. 6 logela bikoitz ditu (5 ohe bikoitzekoak), 3 bainugela, beheko sua duen egongela eta solariuma. Lorategia du inguruan eta itsasoa ikusten da (10 km-ra), zelaiz eta basoz inguratuta dago. Herrigunetik urrun dagoenez, oso toki lasaia da, atseden hartzekoa. Dena dela, Zumaia, Getaria eta Zarauztik 10, 12 eta 15 km-ra dago, hurrenez hurren eta horietako zerbitzu guztiez goza daiteke: gastronomia, folklorea, hondartzak, uretako kirolak…

Aukeratu zure plana